Baztan-Bidasoako Ibilaldia

EUSKAL PIRINIO INGURUKO MENDIETAKO ETA MUGALDEKO ibilaldi luzea.

Orain eskaintzen ari garen oinarrizko ibilaldia da hau, Baztan-Bidasoa eskualdean kokatua –mugako Espainiako nahiz Frantziako aldean- Euskal Pirinioetako mendietako alde onenak barne hartzen dituena da. 6 eguneko ibilaldiak laburragoa edo luzeagoa egiteko aukera eskaintzen du egunero, 7 egunekoak aldiz, azken egunean Mendaur –eskualdeko ikurra den gailur altuena- igotzea hartzen du barne. Lesakan has daiteke ibilaldia, lehenengo gaua Etxalarren pasaz eta Elizondon edo Mugairen bukatuz; horrela 4 gau/5 egunekoa edo 5 gau/6 egunekoa izan daiteke denbora gutxixeago dutenentzat. Gau gehiago ere antola daitezke egun erdiko ostatua hartuz bidean dagoen edozein herritan denbora gehiago eduki ahal izateko eta   inguruak lasaiago ezagutzeko. Jarraian dauden esteketan klikatu zuzenean zazpi eguneko ibilaldiaren egunez eguneko deskribapena ikusteko, Mendaur barne hartzen duelarik.

1. eguna: Olatik Lesakara

2. eguna: Lesakatik Etxalarrera

3. eguna: Etxalarretik Zugarramurdira

4. eguna: Zugarramurditik Urdazubira

5. eguna: Urdazubitik Erratzura

6. eguna: Erratzutik Elizondora

7. eguna: Iturenetik Sunbilara

Oharrak:

Ibilitako orduak diogunean nahiko pauso bizkorrean egindako denboraz ari gara. Orokorrean, denbora horri %20 gehitzea komeni da argazkiak ateratzeko, atseden hartzeko eta bazkaltzeko geldialdietarako denbora izateko.

Igoera esaten dugunean, egunean zehar igo beharreko igoera guztiaz ari gara. Hau da, egunean zeharreko igoera guztien batura.

Zailtasun maila: aukera laburragoak: erdi mailakoak; ibilaldi osoak: nahiko gogorrak/gogorrak