Hasiera

Basque Country Walks

Kaixo. Nire izena Philip Cooper da eta Britania Handian Sunflower Guides –ek argitaratutako Landscapes of the Basque Country of Spain and France gida-libururaren egilea naiz. (Gida Liburua).  Donostian bizi naiz eta ibiltzea da nire grina. Horregatik, nire bizipenak partekatu nahi nituzke  oinez eguneko bidaiak (Gidatutako ibilaldiak) eta oinez autogidatutako oporrak  eskainiz, hau da,  Atlantiar Pirinioetako mendi inguruetan dagoen eskualde zoragarri honetan, oinez eta nor bere gida izanez, oporrak antolatu ahal izateko aukera. (Autogidatutako ibilaldiak)

Horrelako eremu txikia izanda ere, paisai aukera harrigarria dago eta, oraingoz,  Pirinioetako mendi  inguru euskalduneko Nafarroa eta Gipuzkoa (Espainia) eta Iparraldea (Frantzia) agertzen dira ibilbideetan. Hizkuntza bera eta errotutako tradizioak partekatzen dituelarik, eremu hau Europako eskualde ikusgarri eta harrigarrienetakoa da. (Argazkiak)

Web orri honek bestelako hainbat informazio ere eskaintzen du –ez ibiltzeari buruzkoa bakarrik, baita Euskal Herrira datozenentzat interesgarriak diren era guztietako gaiei buruzko artikuluak ere, bidaiatzeko aholku praktikoak, jana eta edana, kultura, garraioa, ostatua, politika, kirola, hizkuntza – denetik (Euskal Herriko Bloga). Hemen ikustea espero dut!