Nitaz

Philip Cooper_basquecountrywalks

Philip Cooper_basquecountrywalks

30 urtez baino gehiago bizi izan naiz Euskal Herrian; ingeleseko irakasle, itzultzaile eta idazle lan egin dut denbora horretan. Bidaiei buruz idatzi nuen lehenengo lana Rough Guide to Spain (http://www.roughguides.com) liburuan Euskal Herriari buruzko atala eguneratzeko hartu nindutenean izan zen (1994ko argitalpena), lan hori egin ondoren  eskualdeak liburu oso bat merezi zuela ondorioztatu nuen.

Ondorioa gauzatu egin zen Sunflower Guides-ekoek (http://www.sunflowerbooks.co.uk) Hego eta Ipar Euskal Herriari buruzko gida-liburua idazteko eskatu zidatenean landscapes ataleko parte izateko. Lehenengo argitalpena 2004ko maiatzean argitaratu zen, asteko bidai-liburu aukeratu zuten Daily Mail-en eta kritika onak jaso zituen beste argitalpen batzuetan ere. 2016eko hirugarren argitalpenerako ibilbide eta auto ibilbide guztien eguneratzea egin nuen.

Ipar eta Hego Euskal Herriko txoko guztiak ezagutu ditut urteetan zehar, eta web orri honetan aipatutako gidatutako eta autogidatutako ibilaldiak delakoan agertzen diren zati ederrenetako batzuk agetzen dira.

Mota askotako paisaiak daude Euskal Herrian, eremu txikian; honez gain, aberastasun handia du ondare historiko eta kulturalean eta bestalde, mundu mailan ezaguna den tradizio gastronomiko handiko lekua da. Honek guztiak Europako leku bakar eta liluragarrienetako bat egiten du.

Euskaldunen hizkuntza zaharra den euskara hitz egiteak Europako alde enigmatiko honen barruan sakontzen lagundu dit –euskaraz hitz egiten duen ingeles batek sortzen dien harridurazko aurpegia ikusteak urteetan hizkuntza ikasteko egindako lan guztiak merezi izan duela pentsarazten du! Hizkuntza eta euskal gauza guztiak Euskal Herriko blog atalean dago – helburua Euskal Herriranzko  leiho entretenigarria eta informazioz betea eskaintzea da, zuen gustukua izango dela espero dudana eta ikusi nahiko duzuna!